Arantzazuko Amako ikasle talde batek (Biwi taldea) erakusketa bat jarriko dute, etzi eta etzidamu, Astigarragan Joseba Barandiaran plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Belarritakoak sortu dituzte, mikroplastikoak eta tapoiak berrerabiliz. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «etorri eta ezagutu gure proiektua».