2023/06/08 - 2023/06/11 17:00

Bestelakoak

Nazioarteko Ingurumen Eguna

Nazioarteko Ingurumen Eguna
Astigarraga

Ekainaren 5ean ospatuko da eta horren harira Udalak ondoko ekitaldiak antolatu ditu:

Ekainak 8, osteguna
IPUIN KONTAKETA 4-8 urteko haurrentzat. Gonbidapena aurrez eskatu behar da Erriberan. 17:00etan, Erriberan.

Ekainak 9, ostirala
Santiagomendiko tximeleten oasian LANDAKETAK. Udaletxetik abiatuta, 11:00etan.

Ekainak 11, igandea
“Sugebizi” MENDI IRTEERA GIDATUA Aranzadiren eskutik, sugeak non dauden eta nola eragiten dioten naturari ezagutzeko. Foru plazan, 10:00etan. Familia eta lagun taldeentzako aproposa. Amaieran Udalak hamaiketakoa eskainiko du.

Hizkuntza: Euskara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!