2023/06/02 20:00

Antzerkia

'Los náufragos'

'Los náufragos'
Erribera kulturgunea, Astigarraga

Sarrera: doan

Kemen talde amateurra Ategorrietako EPA-HHI eskoletatik sortu zen 2006an eta dagoeneko 15 antzezlan eskaini ditu, oraingo honetan 6 emakume eta 2 gizonek hartzen dute parte.

Uharte txiki batean, senarrak hiltzeagatik erbesteratutako emakume talde bat dago. Isolamenduak liskar gogorrak sortzen ditu eta gatazka horietako baten erdian, bi naufrago iritsiko dira.

Komedia tonuan hainbat gai jorratzen dira: bakardadea, egoak, maitasuna...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!