Euskera eta hezkuntza arloko dirulaguntzen deialdi berria, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Guztira 7 lerro daudela azaldu du Astigarragako Udalak; 4 lerro euskeraren arloan, eta 3 lerro hezkuntza arloan.

Astigarragako Udalak euskera eta hezkuntza arloko dirulaguntzen berri eman du. 7 lerro daude; 4 euskeraren arloan, eta 3, berriz, hezkuntzan. 

Euskerari dagokionez ondorengoak dira lerroak; Euskera ikasteko bideratutakoak, 2022-2023 ikasturtean edo 2023ko udan euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak egin dituzten herritarrentzako, eta 2023-2024 ikasturtean matrikulatzen direnentzako laguntzak, hain zuzen; Merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzeko, Astigarragako denda eta enpresetan 2022an eta 2023an .eus domeinua erosteagatik, errotulazioa, irudi korporatiboko elementuak, web orria eta merkataritza edo enpresa jarduerarako programa informatikoak euskaraz jartzen dituztenentzako dirulaguntzak; Aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntzarako,  aisialdiko monitore edo zuzendari titulu ofiziala lortu eta dagokion prestakuntza euskaraz egiten duten Astigarragako pertsonentzat; eta azkenik, UEUren eta udako unibertsitatearen euskara ikastaroetarako, UEU udako unibertsitatean euskara-ikastaroak egiten dituzten herritarrentzako laguntzak. 

 

Hezkuntzan, 3 lerro 

Hezkuntzako diru laguntzei dagokienez, ondorengoak izan daitezke; Haur-eskolen erabiltzaileentzat, 2022-23 ikasturtean Haurreskolak patzuergoko haur-eskola
batean familia-unitate bereko bi haur edo gehiago matrikulatuta izan dituzten Astigarragako familientzako edo ikasturte horretan zehar Haurreskolak patzuergoko haur eskola batean haurrak dituzten familia ugariko edo guraso bakarreko astigartarrentzat; Ikasleen garraiorako laguntzak,  Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH eta HHEko ikasleei 2022-23 ikasturtean ikastetxe publiko batera egindako bidaietarako laguntzak; eta maiatzeko eskola-materiala erosteko, Derrigorrezko Hezkuntzan edo Haur Hezkuntzan matrikulatutako ikasleentzako eskola-materiala erosteko familientzako dirulaguntzak.

Eskaera egiten den unean erosketa-faktura edo horren ordezko agiria aurkeztu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!