Sagarrondoen loraldia ospatzeko, 'Udaberri giroan' ekitaldi ederraz gozatzeko tartea, gaur, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00
Sagardoetxeako sagastietan ospatuko dute 'Udaberri giroan' ekitaldia.

Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera 'Sagardo onenaren bila' emanaldiari, Sagardoetxeako sagastian.

Urteroko ohiturari eutsiz, gaur arratsaldean, sagarrondoen loraldia ospatzeko, musika, dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute Herri Eskolako antzerki ikasle, Astigar dantza taldeko dantzari eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikuskizuna, Sagardoetxeako sagastietan. Aurtengo emanaldia 'Sagardo onenaren bila' izango da; Sagardoetxeko bi langilek misio garrantzitsua bete beharko dute: «munduko sagardorik goxoena ekoiztea eta horretarako, sagarrik ospetsuenak aurkitu beharko dituzte».

Publiko guztientzat zuzendutako emanaldia da astigartar gatzetxoek gaur arratsaldean eskainiko duten emanaldia, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei: «gerturatu eta denok elkarrekin ospatuko dugu sagarrondoen loraldia».

15garren edizioaz geroztik antolatzen da emanaldia herriko kultur talde, herri eskola eta Sagardoetxeraen artean elkarlanean.

Eguraldi txarra eginez gero, Erriberan

Antolatzaileek azaldu dute eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Erribera Kulturgunean izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!