Dignidad y Justicia elkarteak salatu du Sara Majarenas preso ohiak ezin duela EH Bilduren hautagai izan, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 09:00

EH Bilduk prentsa ohar batean adierazi du, «Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu» zuela Majarenasen hautagaitza, «ofizioz  irregulartasunik antzeman gabe, eta beste hautagai-zerrendetako ordezkariek ere salatu gabe».

Dignidad y Justicia elkarteak salatu du Sara Majarenas preso ohiak ezin duela EH Bilduren hautagai izan Astigarragan, inhabilitaturik dagoelako. Eta elkarteak, fiskaltzari haren hautagaitza baliogabetzeko eskatu dio, ohartaraziz Majarenasek ez duela bete osotasunean inhabilitazio zigorra.

Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak ez zuen delitu zantzurik ikusi hautagaitza horietatik; eta Madrilgo auzitegiak Sara Majarenasek inhabilitazio zigor osoa bete gabe edukitzea ez du jo «lege urratze larri» moduan.

Auzitegiaren fiskalak Majarenasen inhabilitazioaren berri eman dio Hauteskunde Batzordeari, erabaki bat har dezan.

Guzti honen aurrean, EH Bilduk prentsa ohar batean adierazi du, «Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu» zuela Majarenasen hautagaitza, «ofizioz  irregulartasunik antzeman gabe, eta beste hautagai-zerrendetako ordezkariek ere salatu gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!