Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, 27ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 00:00

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

Astigarragako Udalak, zenbait dirulaguntza eskatzeko epeak ireki zituen, horien artean kirol arloko dirulaguntzak, berdintasun arloko dirulaguntzak eta gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak. Aurreneko bi dirulaguntzetan, eskaerak aurkezteko epeak dagoeneko amaitu dira. Eta Gizarte Zerbitzuen arlokoei dagokienez, maiatzaren 27ra arte dago aurkezteko epea. 

Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzetan, bi mota daude: alde batetik, proiektu eta programetarako dirulaguntzak; eta bestetik, Garapenerako Lankidetza Programarako dirulaguntzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!