Agin Laburu astigartarra txapeldun, Mingañe Saltsan bertso sariketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 00:00
Agin Laburuk irabazi zuen Mingañe Saltsan bertso sariketa, ostiralean.

Leitzan jokatu zen finala ostiral gauean. Agin Laburu eta Etxahun Lekue pasa ziren buruz burukora, eta astigartarrak sekulako maila erakutsi zuen.

Ostiral gauean jokatu zen Mingañe Saltsan bertso sariko finala, Leitzako Torrea tabernan, eta Agin Laburu astigartarra gailendu zen. Gaueko 21:00etan eman zitzaion saioari hasiera eta ondorengo 6 bertsolari aritu ziren kantuan: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Agin Laburu, 'Potto', Millan Telleria eta 'Korta'. 

Bertsolari astigartarra Goizuetako Umore Ona elkartean jokatu zen saioan sailkatu zen finalera, eta atzo, txapela eraman zuen etxera. 

Sei bertsolaritatik, Agin Laburu eta Etxahun Lekue pasa ziren buruz burukora, eta bertsolari astigartarrak sekulako maila erakutsi zuen saioa aurrera zijoan heinean. Hasiera lasaia izan zuen Laburuk, baina apurka maila hartzen joan zen, eta nabarmen egin zuen gora, batez ere puntutako ariketan eta baita buruz burukoan ere.

Saioa amaitzeko, ondorengo agurrarekin eman zion amaiera Aginek, aurtengo edizioari: 

 

'Bueno etzattez pasa, 
etzegoen gaizki, 
Bueno etzattez pasa,
 etzegoen gaizki
baino guztiyon mingain bana degu noski, 
koxkor ta guzti 
aldezuten danian ogi puxka busti'

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!