Astigarragako bizilagun talde bat gara, Kale Nagusia 66, 68, 70 eta 72 zenbakietako bizilagunak, hain zuzen ere. Eta egunerokotasunean eragina duen arazo bat ekarri nahi izan dugu: kontua da, Astigarragako Kale Nagusia zeharkatzen duen errepidean zuloak daudela. Kotxeak bertatik pasatzean lurra jotzen dute, eta oinezkoentzat arriskutsua da eremu hori. Errepideko zuloez gain, espaloia ere hondatuta dago.
Askotan jo dugu Astigarragako Udalarengana, baina ez dugu erantzunik jaso. Eta horregatik, eskutitz honen bitartez, gure kexa helarazteaz gain, ondorengo konponbidea eskatzen dugu: zulo horiek tapatzea.
Lourdes Iradi Urdanpilleta
Astigarragako Kale Nagusiko bizilagunen izenean