Mundarrok ezin izan du maila mantendu

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

Galdu egin zuen Mundarrok.

5 puntuko abantaila lortu zuten joaneko partiduan, baina 13 punturengatik galdu zuten etxean. Hala, maila galdu dute. 

Esku eskura zuen Mundarrok maila mantentzea, baina ihes egin zion garaipenak etxean. Joaneko partiduan 5 puntuko errenta eskuratu zuten astigartarrek, Loiola Hoops taldeari 74-79 irabazita. 

Urduritasunak agerian geratu ziren larunbateko partiduan. Lehenengo laurdenean parekatuta jarraitu zuen finalak, baina donostiarrek puntu gehiago lortu zituzten; 12-15. Horrek konfiantza haundia eman zion Loiolari, eta bigarren laurdenean lortu zuten finala iraultzeko errenta. Hala, 25-36 joan ziren atsedenaldi luzera. Bigarren zatian asko hobetu zuen Mundarrok, baina ez zen nahikoa izan lehenengo zatiko emaitza exkaxa konpontzeko.

Gipuzkoako senior 2. mailan jokatuko du Mundarrok hurrengo denboraldian, Hernanirekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!