Ilarra azoka berezia gaur jarriko da Foru Plazan 11:00etatik 14:00etara. Bertan aurkitu daitezke Astigarragako ilarrak, barazkiak eta Euskal Herriko produktuak (artisau ogia, pastak, txerrikiak, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta, mermeladak eta konfiturak, eztia….). Hazierako Marc Badalen eskutik tomate landareak banatuko dira. Inguruko baserrietako abereen erakusketa eta ilar pintxo dastaketa Fede Pacharen laguntzarekin eta sagardoa izango da.