Larrabide baserrian eskaini behar zuen kontzertua Sara Azurza abeslari eta musikagile donostiarrak, gaur arratsaldean, San Isidro eguneko ospakizunen barruan. Baina eguraldiaren iragarpenagatik, Kontxa Etxeberria plazara lekualdatu dute. 19:00etan hasiko da, eta doakoa da sarrera.