Willis Drummond eta Xiberoots taldeen kontzertua, etzi Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 00:00

Ipar Euskal Herriko bi talderen kontzertua izango da larunbat honetan, Erribera kulturgunean: Willis Drummond lapurtarra, eta Xiberoots zuberotarra. Gaueko 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 10 euroan, astigarraga.eus webgunean eta Erriberan bertan. Rock taldea da Willis Drummond, eta Hala ere disko berria argitaratu zuten iazko azaroan. Xiberoots, berriz, reggae musikarekin abiatu zen, euskeraz; baina beste estilo batzuk gehitu dizkio ordutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!