Familiek herriko baserri bat ezagutzeko aukera izango dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Lagatxaga, Oiarbide edo Ioltza ezagutu daitezke larunbatean eta Oialumetik irtengo dira 17:00etan.

Maiatzaren 13an, larunbatean, bisitak egingo dira herriko familiek baserriak ezagutu ditzaten, hiru baserri daude aukeran: Lagatxaga, Oiarbide eta Ioltza.
Familia guztiak Oialumeko dantzalekuan elkartuko dira, 17:00etan. Bertan, Goldea elkarteko kideek hiru talde egingo dituzte (baserri bakoitzerako bat) eta baserrietara oinez abiatuko dira.

Bisitak 30 eta 40 minutu artekoak izango dira. Bertan baserrian egiten dutena azalduko dute eta baratzea zein ganadua ikusteko aukera egongo da.
Baserri bakoitzean gehienez 10 familia egongo dira.
Izen ematea etzira arte, maiatzaren 11ra arte, irekita dago. Izena eman behar da aukeratutako baserria zehaztuz eta bi bide daude: Idatzi
alkatetza@astigarraga.eus helbidera edota 943 335 240 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!