Plan Orokorraren Aurrerapena aurkezteko, bilera erronda abiatu du Astigarragako Udalak, auzoz auzo. Hiru egingo dituzte egun hauetan: Perurenako auzo-biltokian gaur, udaletxean bihar (erdiguneko bizilagunentzat), eta Erribera kulturgunean etzi (Ergobiko bizilagunentzat). 18:30etan izango dira denak.