Ekitaldi irekia antolatu du Astigarragako EAJ-PNVk, bihar arratsalderako. Andre Gobadarien ibai parkean jarri du hitzordua, 19:00etan; eta bertan aurkeztuko du aurtengo Udal Hauteskundeetarako hautagaitza. Ekitaldian izango da Maria Otaegi, Astigarragako jeltzaleen alkategaia; eta baita Eider Mendoza ere, Gipuzkoako Foru Hauteskundeetarako zerrendaburua.