Danel Soraluce astigartarrak saria, gidabaimena euskeraz ateratzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 7a, 00:00
Danel Soraluce, saria jasotzen.

Bera izan da sarituetako bat, Buruntzaldean gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egin zutenen arteko zozketan, 2022 urtean.

Beste urte batez, 400 euroko bederatzi sari zozketatu dituzte Buruntzaldeko herrietan, 2022an gidabaimenaren atal teorikoa eus­keraz egin zutenen artean. Eta sarituetako bat izan da Danel Soraluce Arrizabalo astigartarra.

Egitasmoaren helburua da bultzada ematea Buruntzaldeko herritarrek euskeraz atera dezaten gidabaimenaren atal teorikoa, gehienek gaztelaniaren aldeko hautua egiten baitute oraindik. 2022an, eskualdeko 60 herritarrek egin zuten euskeraz; eta egitasmoa 2010ean martxan jarri zenetik, 1.252 izan dira. Egitasmoa indarrean egongo da 2023 urtean ere.

Gainera, berri pozgarri bat ere eman dute: Errenteriako Don Bosco ikastetxeak goi-mailako ziklo bat eskaini du D ereduan, autoeskolako irakasleak prestatzeko. «Pozarren» hartu du­te albiste hori Buruntzaldeako uda­lek, uste baitute gidabaimena euskeraz ateratzeko erraztasun haundiagoak izango direla datozen urteotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!