Norberto Almandoz Musika Eskolak ate irekiak antolatu ditu biharko, eta hauek bi zatitan banatu dituzte: alde batetik, 0-3 urte bitarteko haurrentzako saio ireki bat eskainiko dute, 11:00etan hasita; eta bestetik, 12:30etan Erriberako auditorioan entzunaldi bat eskainiko dute «ikasle eta irakasleek Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentuak joko ditugu».