AHT-aren aurkako bizikleta martxa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 00:00

Astigartarrek bat egin dezakete bizikleta martxarekin, etzi, goizeko 11:30etan, Joseba Barandiaran plazan.

Larunbatean, AHT-aren aurka aldarrikatzeko martxa antolatu du Oarso eta Donostialdeko AHT Gelditu plataformak. Oreretan hasiko da bizikleta martxa, eta Donostiaraino egingo dute ibilbidea, tartean Astigarragan geldialditxoa eginez; beraz, astigartarrek martxarekin bat egiteko aukera izango dute, goizeko 11:30etan, Jose Barandiaran plazan. Oiartzunetik helduko da martxa Astigarragara, eta jarraian, Martutenera bidea hartuko dute. Ondoren, Loiola zeharkatu eta Donostian emango dute amaitutzat ibilbidea.

Antolatzaileek gogorarazi dute kaskoa, ura eta hamaiketakoa eramateko. Eguerdiko 13:30etan kontzentrazioa egingo dute Donostiako AHTaren geltokiaren obren parean, eta segidan, denak Letamanera joango dira, aldarrikapenei jarraipena emanez, festa giroan. «Borroka honek dagoeneko 30 urte ditu eta bizirik jarraitzen dugula ospatzeko, egun osorako egitaraua antolatu dugu, beraz, animatu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!