AP-8 errepidearen zorua konpontzeko lanak egingo dituzte asteazkenetik ostegunerako gauean, Astigarragan. Hori horrela, errepidearen zati bat itxita egongo da goizaldeko 00:00etatik 06:00etara. Bilborako noranzkoan izango da, 500 metroko zati batean: 19,5 eta 20 kilometroen artean.
Ondorioz, trafikoa Astigarragarako irteerako adarretik desbideratuko da errotondara, berriro ere sarrerako bidetik autobidera bueltatzeko.