Astigarragan saltoki bat irekitzeko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 00:00

Ekintzaileentzako dirulaguntzak dira, herriko erdigunean beren proiektua abiatzeko. Gehienez ere, 4.000 euroko dirulaguntza jasoko dute.

Guztion dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Astigarragako Udalak, herrian saltoki bat ireki nahi dutenentzat. Merkataritza berraktibatzeko programaren baitan abiatu zuen dirulaguntza lerro hori Udalak, 2020an; eta helburua da merkataritza ekintzailetza sustatzea. Ordutik, zortzi proiektu diruz lagundu ditu, eta aurten ere izango dute aukera ekintzaileek, be­­ren proiektua Astigarragako er­digunean abiatu eta dirulaguntza jasotzeko.

Honako gastuak lagunduko dituzte diruz, besteak beste: lokalaren alokairua, eraketa gastu­­­ak, lokalaren eraberritzea, eki­pa­men­dua eta makinaria, komuni­ka­zio gastuak, eta kotizazio, aseguru eta aholkularitza zerbitzua. Printzipioz, gastuen %30 estaliko luke dirulaguntzak, eta zenbateko hori haunditu ahal izango da 1.500 edo 2.000 euroan, eskatzailearen ezaugarrein arabera, eta konpromiso batzuk hartuz gero ho­nako alorretako batean edo batzuetan: iraunkortasuna, euskera, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna, asoziazionismoa, enplegu sorrera... Es­katzaile bakoitzak, gehienez ere, 4.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du.

Urriaren 31ra arte izango da dirulaguntzak eskatzeko epea, edo kreditua agortu arte. Horre­ta­rako, Astigarragako Udalaren atarian (astigarraga.eus) dau­de eskuragarri eskaera orri­ak eta dirulaguntzen oinarriak, eta ber­tatik egin daiteke eskaera ere: astigarraga.eus/tramiteak. Zalantzak argitzeko, berriz, 943 50 57 00 telefonora deitu daiteke, edo tokikogarapena@astigarraga.eus helbidera idatzi.

Gainera, Astigarragako lokal hutsen poltsa publikoa ere ikusgai dago guztion.astigarraga.eus atarian. Bertan kontsultatu dai­tezke programara atxikita dau­den hainbat lokalen ezaugarri­ak. Beren lokala iragartzeko in­­teresa duten jabeek ere badaukate aukera, eta informazioa eskatu edo izena eman dezakete webgunean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!