Herri Urratsera joateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 00:00

Herri Urratsera (maiatzak 14) joateko autobusa antolatu du Astigarragako Udalak: goizeko 09:00etan Joseba Barandiaran plazatik abiatu, eta 19:30etan bueltatu Senperetik. 82 lagunentzat izango da tokia, eta gaurtik eman daiteke izena, Erriberan: helduek 10 euro, eta 12 urtetik beherakoek 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!