Plan Orokorra aurkezteko lehenengo bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 00:00

Bihar bilduko da Astigarragako Udala Oialumeko bizilagunekin, 18:30etan, eta Plan Orokorraren aurrerapena aurkeztuko die. 

Astigarragako Udalak herritarren aurrean jarri du erredakzio-taldeak osatutako Plan Orokorraren aurrerapena: «Hirigintza-dokumentu hau Plan Orokorra berrikusteko lehen urratsa da, eta 10 urte barru Astigarraga nolakoa izango den adierazten duen lehen proposamena» azaldu du.

Dokumentua uztailaren 14ra arte egongo jendaurrean, eta epe horretan, edozein norbanakok, elkartek, alderdi politikok edota enpresak aurkeztu ahal izango ditu iradokizunak edo aurrerapenaren alternatibak. Hori horrela, Udalak udalerriko auzoetan aurkeztuko du aurrerapena: «herritarrek bertatik bertara jakin dezaten zein den idazketa taldeak egindako proposamena». Era berean, Udalak adierazi du, idazketa taldearen proposamenekin eta uztailaren 14ra arte jasoko diren iradokizun eta alternatibekin idatziko dela Plan Orokorra: «eta horregatik, garrantzitsua da herritarrek bileretan parte hartzea, bai eta iradokizunak eta alternatibak aurkeztea ere».

Bihar izango dute aurreneko hitzordua Oialumeko auzotarrek. Arratsaldeko 18:30etan elkartuko da Udala bizilagunekin, Oialumeko auzo-biltokian. Maiatzaren 4an, Santiagomendiko bizilagunen txanda izango da, eta arratsaldeko 18:30etan dute hitzordua, udaletxean. Maiatzaren 8an, berriz, Perurenako bizilagunek, Udalarekin elkartzeko aukera izango dute 18:30etan Perurenako auzo biltokian. Erdiguneko bizilagunek, maiatzaren 9an dute zita, arratsaldeko 18:30etan udaletxean, eta Ergobiko bizilagunak maiatzaren 10ean bilduko dira Erribera kulturgunean Udalarekin, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!