Herri Urratsera joateko autobusa, Astigarragatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 00:00

Maiatzaren 14an, Herri Urrats ospatuko da Senperen eta Astigarragako Euskara eta Hezkuntza sailak bertara joateko autobusa antolatu du. Interesatuek Erriberan eman beharko dute izena, bihartik maiatzaren 12ra bitartean. Autobusa goizeko 09:00etan abiatuko da Joseba Barandiaran plazatik, eta itzulera arratsaldeko 19:30etan izango da, Senperetik. 10 euroko prezioa du joan etorriak eta 12 urtera arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!