VI. Txirrindagan Saria txirrundulari gaztetxoek, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 30a, 00:00

Goizeko 10:00etan hasiko dira, Jo­se­ba Barandiaran plazatik.

Astigarragako Udaltzaingoak zenbait ohar elkarbanatu ditu, lasterketak trafikoan izango duen eragina dela eta.

Eguraldiak laguntzen ez badu ere, gaur giro ederra izango da Astigarragan, izan ere, VI. Txirrindagan Sarian parte hartuko dute, infantil, alebin eta benjamin mailetako ziklistak, Donostialdea Bizikletan taldeak antolatuta. Goizeko 10:00etan hasiko da VI. Txirrindagan Saria.

Lasterketa dela eta, Astigarragako Udaltzaingoak aditzera eman du ondorengo eragin hauek izango dituela trafikoan: «Astigarragako sarrera Portutxoko biribilgunetik 09:30ak aldera itxitko da eta probak amaitu arte iraungo du itxita, 12:30ak inguruan». 

Era berean, jakinarazi dute, Pilotaria, Kale Nagusia, Galtzaur kalea eta Donostia Ibilbidea kaleetan aldizkako mozketak egongo direla. Horregatik, ondorengoa helarazi die Astigarragako Udaltzaingoak herritarrei: «ibilgailuak lasterketa aurretik erabiltzea gomendatzen dugu, eta ahal dela mozketek eragindako lekuetatik kanpo aparkatzea ere bai».

Horrez gain, Donostiatik Hernanirako norabideak doazen autobusek, Bidebitarte industrialdetik egingo dute ibilbidea, eta ohiko lekuetan egingo dituzte geldialdiak.

Amaitzeko, udaltzaingoak ondorengo oharra elkarbanatu du: «bizilagunen laguntza eskatzen da parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!