Gaur arratsaldean jokatuko da II. Mailako Euskal Pentatloiaren finala, Tolosako zezen plazan. Guztira 12 kirolari arituko dira lanean; tartean Ander Altuna 'Etxeluze' astigartarra. Gainontzeko kirolariak Mikel Agirre, Jon Alustiza, Joseba Arakama, Gorka Etxeberria, Daniel España, Jon Gisasola, Julen Kañamares, Iñigo Landa, Aratz Mugertza, Xabat Olaizola eta Jagoba Otaegi dira.
Honakoa izango da egin beharreko lana: zortzi altxaldi 100 kiloko bolari, plaza bat 400 kiloko harriarekin, kanaerdiko bat moztea, hiru plaza 50 kiloko txingekin eta hamar buelta korrika.
Gaurko sei kirolari onenek lehenengo mailako kanporaketa jokatzeko txartela eskuratuko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da proba, eta sarrerak 16:30etan jarriko dituzte salgai.