Bi antzerki saio asteburuan, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 28a, 00:00

Antzerkiak hartuko du Erribera kulturguneko areto nagusia, asteburu honetan. Izan ere, bi antzezlan eskainiko dituzte. Bihar arratsaldean, 20:00etan hasita, Por hacer un favor ema­nal­dia eskainiko dute Santi Ugalde eta Lierni Fresnedo akto­reek, gaztelaniaz. Hautagai politiko bat da protagonista, eta aurrekanpainan, garailetzat jotzen dutenean, beldur eszeniko agerraldi bat jasango du. Sarre­rak salgai daude Erriberan eta astigarraga.eus webgunean: hel­duek 10 euro, adin txikikoek 5 euro. Igandean, berriz, Kelonia eta itsasoa antzezlana eskainiko du Gorakada Teatroak, 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Arratsaldeko 17:00etan izango da, euskeraz; eta horretarako ere, sarrerak salgai daude webgunean eta Erriberan: haurrek 3 euro, adin nagusikoek 6 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!