'Bi begirada' literatur saioa, Joannes Jauregik itzulitako liburuaz

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 28a, 00:00

Bi begirada izeneko literatur saioa egingo dute gaur, kafe baten bueltan, arratsaldeko 18:30etan Erribera kulturguneko terrazan. Bertan, Sherwood Andersonen Winesburg, Ohio liburua izango dute hizpide, Joannes Jauregi astigartarrak euskerara itzuli duena. Solasaldian hartuko du parte Jauregik berak, Idoia Santamariarekin batera, liburuaren itzulpena eta irakurketa hizpide hartuta, kafe bat hartuz. Entzuleek ere izango dute horretarako aukera, eta doakoa izango da saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!