Musikarekin zita bikoitza izango dute astigartarrek, gaur eta bihar, Norberto Almandoz musika eskolaren eta Aiztondo abesbatzaren eskutik. Gaurkoan, musika eskolako K.A eta NEO taldeek hartuko dute protagonismoa, eta kontzertua eskainiko dute Erriberan, 19:30etan hasita. Batu musikara zikloaren baitako emanaldia da, eta doakoa izango da.
Biharkoan, berriz, Kantu Jira izango da bueltan, Aiztondoren eskutik, Benta Zaharreko Neska-Mutiko Alaien laguntzarekin. Eguerdiko 12:00etan Ergobitik abiatu, eta herrian barrena kantari ibiliko dira. Irekia da partehartzea, eta makina bat herritar animatu ziren iaz.