Vespa moto klasikoen erakusketa, Metan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 27a, 00:00

Lasterketetako Vespa klasikoak ere ikusgai daude.

Etzira arte egongo da erakusketa ikusgai, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00ak arte, Meta garagardotegian.

Astigarragako Meta Edabeak ga­ragardotegiak bilduma pribatuko Vespa moto klasikoen era­kusketa jarri berri du, eta etzira arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara bitartean. Vespa klasiko originalak zein lasterketako Vespa klasiko prestatuak ikusgai egongo dira erakusketan. Horrez gain, bihar, Imanol Basterra donostiarra izango da bertan giroa alaitzen, bere soul bilduma pribatuko biniloekin. Eta larunbatean, DJ Naturista ere bertan izango da, eguna girotzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!