Atzo eguerdian aurkeztu zuen Astigarragako EH Bilduk, Emakumeon Plazan, maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako osatu duen zerrenda osoa. Xabier Urdangarin alkatea berriro ere buru duela, 17 laguneko taldea osatu du EH Bilduk: «Talde paregabea, herriaren erronkei aurre egiteko», adierazi zuten.
Banan-banan aurkeztu zituzten zerrendako kide guztiak, eta alkategaiak hartu zuen hitza bukaeran: «Oso pozik gaude osatu dugun taldearekin. Astigarragaren alde lan egiteko konpromiso zintzoa eta garbia daukan jendea da, lanean ari dena auzoetan, elkarteetan, kulturan, politikan, kiroletan... Udaletxeko lanetan esperientzia daukan taldea da, eta profesionalki arlo ezberdinetan dabilena. Zalantzarik ez daukat, lau urte hauetan Udalari sartu diogun martxari eutsiko diogula», adierazi zuen.
Bukatzeko, kantuan aurkeztu zituen zerrendako aurreneko zazpiak, eta eskerrak eman zizkien zerrendan egon arren zinegotzi gisa jarraituko ez duten hiruei (Aintzane Barandiaran, Roxali Fernandez eta Ione Olatziregi), egindako lanagatik.
EH BILDUREN ZERRENDA
ASTIGARRAGAKO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO
1. Xabier Urdangarin Lasa
2. Ainara Vazquez Martinez
3. Naroa Del Orden Otero
4. Joseba Ilari Etxeberria Calvo
5. Aitor Guemes Oiarbide
6. Andoni Gartzia Arruabarrena
7. Esti Neira Martinez
8. Bea Lasagabaster Izagirre
9. Anartz Fernandez Duo
10. Sara Majarenas Ibarreta
11. Asier Zabaleta Izagirre
12. Marta Mendizabal Ramirez
13. Unai Lizeaga Otaño
14. Aintzane Barandiaran Ezponda
15. Juantxo Zuaznabar Santa Cruz
16. Roxali Fernandez Rodriguez
17. Ione Olatziregi Mendiorotz