Itxita egongo dira datozen gauetan, apirilaren 26ra arte, Ergobitik Okendotegira dijoan goiko pasabidea eta eremu horretako Santiago Bidea. Izan ere, hainbat lan espezifiko egin behar dituzte bertan, eta beraz, gaueko 22:00etan itxiko dituzte bideak, goizeko 06:00etara arte. Egunez, zabalik egongo dira biak.