Astigarragako Udalak antolatuta, argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko saio irekia egingo dute datorren asteazkenean, apirilaren 26an, Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 18:30etan izango da, eta Goiener energia kooperatibako Santi Otxoa de Eribek gidatuko du. Bertan, gas eta elektrizitate fakturei buruzko hitzaldia eskainiko du Otxoa de Eribek. Saioaren helburua da, batetik, bakoitzaren beharretara egokitutako gastuak izatea; eta bestetik, jasangarritasunaren ikuspegitik bakoitzak egin ditzakeen aldaketak eta egokitzapenak ezagutzera ematea. Gainera, herritarren zalantzak argitu eta bakoitzaren kasua aztertzeko tartea ere izango da, eta horretarako, gomendatu dute etxetik fakturak eramatea.