EH Bilduk gaur aurkeztuko du bere zerrenda osoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 23a, 00:00

Gaur aurkeztuko du Astigarragako EH Bilduk bere zerrenda osoa, maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako. Eguerdiko 12:30etan egingo du aurkezpen ekitaldia, Emakumeon Plazan. Xabier Urdangarin Lasa izango da EH Bilduren zerrendaburua oraingoan ere, aurreko lau urteetan alkate izan ondoren. Zerrenda horretan lagun izango dituen alderdikideak emango dituzte aditzera, gaur eguerdiko ekitaldi irekian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!