Kimuak dantza kolektiboak sortutako 'Generorantz' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gaur astigartarrek. Genero ikuspegiaren inguruko lanketa egingo dute, dantzaren, gorputz mugimenduaren, interpretazioaren, testuen, errezitaldien eta bertsoen bidez. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da ikuskizuna.