Astigarragako HAPO jendaurrean, hiru hilabetez

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 20a, 00:00

Uztailaren 14ra arte egongo da jendaurrean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, iradokizunak aurkeztu ahal izateko. 

Jendaurrean dago jada Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerapena. Halaxe egongo da hiru hilabetez, uztailaren 14ra arte, eta iradokizunak eta aurrerapenaren alternatibak aurkezteko aukera izango dute herritarrek. 

Udalak orain arte egindako prozesua azaldu du, une honetan dagoen momentura iritsi artekoa: «HAPOren prozesua luzea bada ere, Udalak urrats garrantzitsuak eman ditu orain arte. Lehenengo urratsa diagnostikoa egitea izan zen, eta bigarrena, alternatibak lantzea eta aurrerapen dokumentua prestatzea. Aurrerapen dokumentua jendaurrean jartzea ontzat eman zen martxoko Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta uztailaren 14ra arte dago jendaurrean». 

Beraz, iradokizunak eta alternatibak adierazi nahi dituzten herritarrek ohiko bideak erabili beharko dituzte: tramitazio elektronikoa udalaren webgunean edo aurrez aurre udalaren erregistroan. Udalak iragarri du laster egingo dituela zenbait saio auzo ezberdinetako bizilagunekin, aurrerapenaren edukiak aurkezteko. Bitartean, http://gurebidea.astigarraga.eus/eu/hapo-2023-aurrerakina estekan dago informazio guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!