Igande honetan, hilaren 16an, bi proiekzio izango dira Erriberan. 'Lau ahizpa magikoak' pelikula jarriko dute haurrentzat, eta 'Bi arnas' dokumentala helduentzat. Lehenengo saioa arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta 2 euro balioko du sarrerak. Bigarren saioa, aldiz, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.