Astigarragako Odol Emaileen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete beren odola eskuzabaltasunez ematen duten pertsona guztiei, eta animatzen dituzte odola ematen jarrai dezaten. Gainera, «une honetan erreserbak asko jaitsi dira eta odola ezin da fabrikatu».Bestalde, aipamen berezia egin diete Eneko Intxausti Erkiziari, zilarrezko intsignia eta diploma lortu ditu 25 aldiz odola emateagatik, baita Maria Eugenia Gorriño Arrietari eta Roxa Zabalegui Zubizarretari, urrezko intsignia eta diploma jaso baitituzte 40 aldiz odola emateagatik. Odola hartzaileen izenean, «eskerrik asko!!!».