Sagardo eta gazta dastaketa berezia Sagardoetxean, hilaren 16ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 7a, 00:00

Erreserbak egiteko deitu 943 55 05 75 telefonora edota idatzi info@sagardoetxea.eus helbidera. 

Aste Santuko ohiturari jarraipena emateko Astigarragako Sagardoetxeak sagardo eta gazta dastaketa berezia eskainiko du apirilaren 16ra arte, eta atzo egin zuten aurrenekoa.

Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko otorduekin osatzeko aukera izango dute, txotxaren errituaz gozatu eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko. 

 

Tarifa ezberdinak 

Sagardoetxeak bisita gidatu ezberdinak antolatu ditu, eta horregatik, tarifa ezberdinak jarri ditu herritarren eskura: 'Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin' esperientziaz gozatzeko, helduek 7 euro ordaindu beharko dute, 0 eta 9 urte bitarteko haurrek doako sarrera izango dute, dastaketarik gabe, eta 10eta 17 urte bitarteko haurrek, aldiz, 5 euro ordainduko dute; 'Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin eta sagardotegiko otordua' esperientziaz gozatu nahi dutenek, ondorengo tarifak dituzte: helduek 42 euro (sagardotegiko ohiko menuarekin); 0 eta 9 urte bitarteko haurrek 20 eurotik aurrera; eta 10 eta 17 urteko haurrek 23 eurotik aurrera.

Sagardoa dastatzeko eta kultura ezagutzeko interesa izanez gero, deitu 943 55 05 75 telefono zenbakira, edota info@sagardoetxea.eus helbidera idatzi eta hartu hitzordua.

 

EGITARAUA
ASTIGARRAGA- SAGARDOETXEA
GAUR, BIHAR ETA ETZI 
11:00, 12:00, 13:00,  16:30, 17:30 eta 18:30  
APIRILAK 11TIK 15ERA
11:00, 12:00, 13:00,  16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00  
APIRILAK 10 ETA 16
11:00, 12:00 eta 13:00 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!