Martxan da Astigarragan beste herrietako kirol instalazioak erabiltzeko aukera, Mugiment Kirol Txartelarekin. Txartel birtual honi esker, Astigarragako kiroldegiko abonatuak direnek (urteko abonua dutenak) Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi atxikitako Euskal Herriko beste kirol-instalazioek eskaintzen dituzten zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, gastu gehigarririk gabe.
Txartela birtuala denez, Kirol Txartela Mugiment APPa baino ez da instalatu behar, eta datu pertsonalak jarri. Datuak balioztatuko dituzte eta notifikazioa jasoko du erabiltzaileak. Hori eginda Mugiment kirol txartela erabilgarri izango du. Hau egindakoan, udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalerrietako kirol instalazioetara sartu ahalko dira, betiere, udalerri bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera (hori ere aplikazioaren bidez kontsultatu ahal izango dute), txartel birtuala eta NAN erakutsita, gastu gehigarririk gabe.
Kirol Txartela Mugiment-aren helburua, kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza haunditzea da.
Gaur egun, Mugiment Kirol Txartela 151 kirol instalaziotan erabili daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.
Astigarragako kiroldegiaren eskaintza
Momentuz Astigarragako kiroldegiak Mugiment Kirol Txartelan atxikituta dauden beste herrietako erabiltzaileentzat, fitness gela zerbitzua eta kiroldegiko ikastaroak eskainiko ditu. Fitness gela astelehenetik-ostiralera egongo da irekita beste herrietako erabiltzaileentzat 07:00etatik 17:00etara; larunbatetan 09:00etatik 19:00etara; eta igandetan 09:00etatik 12:00etara. Astigarragako kiroldegiko ikastaroetako informazioa lotura honetan aurkitu daiteke: https://www.astigarraga.eus/eu/kirola.
Astigarragaz gain, beste 87 udalerri daude atxikita. Horien artean, Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako beste hainbat herri, besteak beste, Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezo.
https://kiroltxartela.eus/Udalerriak estekan ikusi daiteke atxikitutako herrien zerrenda eta eskaintzen dutena.
Mugiment Kirol Txartela
erabiltzeko pausuak
Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da. Txartel birtual hau erabiltzeko pausuak, hauek dira: Mugikorrean Kirol Txartela Mugiment app-a instalatu. Erregistratu datu pertsonalak emanez (email helbidea eta NAN zenbakia) eta adieraziz abonuaren jatorrizko instalazioaren izena. Erakunde horrek erregistroa balioztatu ondoren eta jakinarazpena jaso ostean, Kirol Txartela Mugiment erabilgarri edukiko du erabiltzaileak. Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da. Instalazioko harrerako langileak sarrera erregistratu, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartu eta sarrera emango da. Informazio gehiago eskuratu daite, www.kiroltxartela.eus-en.