Erakusketak, antzerkiak, hitzaldiak, tailerrak eta kultur jarduera gehiago, apirilerako

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

'Generorantz' eskainiko du Kimuak dantza kolektiboak, apirilaren 22an.

Apirilaren 21ean 'Orri zuriak betetzen' dokumentala proiektatuko dute Erriberan. Dokumental honetan gerra zibileko eta frankismo garaiko Astigarragako biktima izan ziren astigartarrei ematen zaie hitza.

Gaurtik emango diote hasiera astigartarrek apirileko kultur agendari, eta jarduerez beteta dator. Fundación Agua de Cocok antolatutako 'Beste errealitate batzuk ezagutzeko bidaia: beste haurtzaro batzuk' erakusketak irekiko du agenda, eta hilaren 11ra arte egongo da ikusgai, Erriberan. Aste Santutarako, berriz, etxeko txikiek eta gazteek ez dute aspertzeko tartetik izango, oporraldirako dantza eta eskulanen tailerrak antolatu baitituzte, Erriberan, etzitik hilaren 14ra bitartean. Haur eta gazteez gain, helduek ere izango dute Aste Santuaz gozatzeko parada, Sagardoetxeak antolatutako bisita gidatuekin eta dastaketekin, 6tik 16ra bitarterako.

Apirilaren 10ean, III. Gazte sortzaileen azokak hartuko du nagusitasuna. Herri ezberdinetako 25 sortzaile inguruk postuak jarriko dituzte herrian barrena, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean. Azoka amaituta, amaiera ekitaldia ere egingo dute, Emakumeon Etxean.

Apirilaren 21erako, Orri zuriak betetzen dokumentalaren proiekzioa antolatu dute, Erriberan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Euskeraz proiektatuko bada ere, gaztelaniazko azpitituluak izango ditu. Dokumentalean, gerra zibileko eta frankismo garaiko Astigarragako biktima izan ziren astigartarrei ematen zaie hitza.

Iruñeko alde zaharreko erraldoien bisitaz gozatzeko aukera ere izango da hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Foru plazatik abiatuta. Eta egun berean, 'Generorantz' dantza emanaldia oholtzaratuko dute Kimuak dantza kolektiboak, Erriberan, arratsaldeko 20:00etan hasita. Emanaldi hau, euskal dantza tradizionalak oinarritzat dituen proposamen berria da, dantza diziplina ezberdinen laguntzaz ukitu berezia ematen die koreografiei, hain zuzen.

Hilabete honetan, kafe baten bueltan literaturan murgiltzeko aukera ere izango dute herritarrek. Izan ere, apirilaren 28an 'Winesburg, Ohio' liburuaren itzulpena eta irakurketa hizpide izango dute, Erriberan.

Literaturaz gain, musikak ere izango du bere tokitxoa apirileko agendan. K.A eta Neok kontzertua eskainiko dute apirilaren 28an, eta Kantu Jirak hartuko du protagonismoa apirilaren 29an.

Hilabeteari amaiera emateko, 'Elkartasunak merezi du: Joxemi gogoan' jaialdia antolatu dute 30erako, Emakumeon Plazan.

EGITARAUA ASTIGARRAGA
GAURTIK APIRILAREN 11RA


09:00-13:00/16:00-20:00 'Beste errealitate batzuk ezagutzeko bidaia'.Erriberan.
Gaur 12:00etan haurrentzako tailer irekia. Antolatzailea: Fundación Agua de Coco. Doakoa da.

APIRILAREN 3, 4 ETA 5
10:15 eta 11:45 (6 eta 9 urte) Dantza eta eskulanak: Goazenen koreografia eta Matxe paperezko frutak. Erriberan. Informazioa eta izenamatea: Erriberan edo 943 33 50 64

APIRILAK 11, 12, 13 ETA 14
12:00 eta 13:30 (10 eta 12urte) Dantza eta eskulanak: Euskal zunba eta zaharberritzea. Erriberan. Informazioa eta izenematea: Erriberan edo 943 33 50 64

APIRILAK 4
11:00 Liburu baby kluba. Kontalaria: Mestiza elkartea. Liburutegian. 0 eta 3 urte bitarteko
haurrentzat.

APIRILAK 13
17:00 Liburu txiki kluba. Kontalaria: Mestiza elkartea. Liburutegian. 3 eta 5 urte bitarteko
haurrentzat.

APIRILAK 6TIK 9RA
11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30,18:30 Sagardoetxera bisita gidatua eta dastaketa. Informazioa eta erreserbak 943 55 05 75 edo 'info@sagardoetxea.eus'.

APIRILAK 11TIK 15ERA
11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30,18:30, 19:00 Sagardoetxera bisita gidatua eta dastaketa. Informazioa eta
erreserbak 943 55 05 75 edo 'info@sagardoetxea.eus'

APIRILAK 10 ETA 16
11:00, 12:00, 13:00. Sagardoetxera bisita gidatua eta dastaketa. Informazioa eta
erreserbak 943 55 05 75 edo 'info@sagardoetxea.eus'

APIRILAK 10
11:00-19:00 III. Gazte Sortzaileen azoka. Astigarragako zenbait plazatan. Antolatzailea:
Astigarragako Gazte Asanblada.19:30etan amaiera ekitaldia Emakumeon Etxean.

APIRILAK 16
16:30 Zinea: Lau ahizpa magikoak. Erriberan. Sarrerak 3 euro.
19:00 Dokumentala: Bi arnas. Doako sarrera. Erriberan.

APIRILAK 18
19:30 Literatura: 'Faith'. Erriberan. Isabel Etxeberriak gidatuta.

APIRILAK 21
18:30 Dokumentala: 'Orri zuriak betetzen'. Erriberan.

APIRILAK 22
12:00 Desfilea: Iruñako alde zaharreko erraldoiak. Foru plazan.
20:00 Dantza: 'Generorantz' dantza emanaldia. Erriberan. Sarrera 10 euro eta 5 euro (-18).

APIRILAK 24
19:30 Literatura: 'Descubriendo Egipto'. Erriberan, gaztelaniaz. Jorge Carrerok zuzenduta.

APIRILAK 26
18:30 Hitzaldia: Argindarraren eta gasaren fakturak. Erriberan, elebietan.
09:30 Perkusio tailerra AEK Euskaltegian. Doan. Izen emateko zilegieskola@gmail.com

APIRILAK 27
19:00 Perkusio tailerra AEK Euskaltegian. Doan. Izen emateko zilegieskola@gmail.com
18:00 Hitzaldia: 'Haurtzarotik nerabezarora, seme-alaben bidelagun' Erriberan, euskeraz. Doan. Izena emateko deitu 943 33 50 64 edo idatzi euskeraetahezkuntza@astigarraga.eus-era

APIRILAK 28
18:30 Literatura kafe baten bueltan: 'Winwsburg, ohio'ren inguruan. Erriberako terrazan, euskeraz eta doan.
19:30 Musika: K.A eta NEO. Erriberan. Doan.

APIRILAK 29
12:00 Musika: Kantu jira. Ergobin. Aiztondo abesbatzak eta Benta Zaharreko neska-mutiko
Alaien laguntzarekin euskal kantetan oinarritutako kantu jira. Parte hartzea irekia da.

APIRILAK 29
20:00 Antzekia: 'Por hacer un favor'. Erriberan, gaztelaniaz. Sarrera 10 euro eta 5 euro (-18).

APIRILAK 30
12:00-21:00 Elkartasunak merezi du: Joxemi gogoan. Emakumeon plazan. Sarrera doan.
17:00 Haur antzerkia: Kelonia eta itsasoa. Erriberan, euskeraz. Sarrera 3 euro eta 6 euro (+18).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!