Musika taldeen kontzertuak izango dira gaur eta bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da gaurko saioa. Bertan, Usurbilgo Zumarte musika eskolako bi instrumentu talde, bi gitarra talde eta biolin eta flauta bikote bat arituko dira, Norberto Almandoz musika eskolako talde mixtoekin batera. Bihar, aldiz, musikari astigartarrak bakarrik arituko dira, metalezko haize instrumentuekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!