Urumea Berri gastronomia elkartea, martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 00:00

Urumea Berri elkarteko bazkideak txotx egiten, inaugurazio ekitaldian.

Elkarte gastronomiko berri bat dauka Astigarragak, larunbatetik: Urumea Berri. Aiotzategi kaleko 12garrenean dauka egoitza, eta larunbat eguerdian egin zuten inaugurazio ekitaldia, zinta mozketa eta guzti. Horren ondoren, ez zuen hutsik egin jan-edanak, noski! Txotx egiteko aukera izan zuten bazkideek, eta txuleta ederrak dastatuz eman zioten ongietorria elkarte berriari.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!