Frenoek huts egin eta errepidetik atera da autobus bat, Bereziartua sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 16:41

Sagardotegiko parkinean zegoen aparkatuta, eta aldapan behera joan ondoren, errepidea gurutzatu du. Zorionez, ez zegoen ibilgailurik eta pertsonarik bidean.

Ezbeharra izan du autobus batek, gaur arratsaldeko 15:30ak aldera, Bereziartua sagardotegiaren ondoan. Sagardotegiko parkinean aparkatuta zegoen, baina frenoek huts egin diote. Hori horrela, aldapa behera abiatu da autobusa, kontrolik gabe; eta GI-2132 errepidera atera da. Errepidea gurutzatu du, eta bidetik atera da beste aldean, belarretara, Arbelaitz Egurraken ondoan.

Zorionez, bidean ez zegoen ibilgailurik eta pertsonarik, eta ez da zauriturik izan. Une honetan, autobusa belarretatik atera nahian dabiltza, aldapa haundia baitago autobusa erori den tokian. Ertzaintza ere bertaratu da istripuaren tokira, 16:00ak aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!