Xalba Irigoien zenari aitortza, Mundarroko Preferenteen partiduaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 12:59

Joan den astean hil zen Xalba Irigoien astigartarra, Mundarroren sortzaileetako bat; eta omenaldia egingo diote 15:45etan.

Oso bereziak izango dira, gaurkoan, Mundarroko Erregional Preferenteko mutilen partiduaren aurreko uneak. Izan ere, Mundarroren eta Hondarribiaren arteko partidua (16:00) hasi aurretik, aitortza egingo diote Xalba Irigoien zenari. Joan den astean hil zen astigartarra, Mundarroren sortzaileetako bat; eta omenaldia egingo diote 15:45etan Zarkumendegin, bere lanaren aitortza gisa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!