Altxorraren bila jolasa gaur, ibai parkean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Arantzazuko Ama Ikastolako DBHko ikasleak zenbait ekimen egiten ari dira Ekofish programaren baitan, itsas hondakinen arazoaz kontzientziatzeko eta horri aurre egiteko asmotan. Martxoaren 20an eskulanen tailerra egin zuten, eta gaurkoan, Andre Gobadarien ibai parkean, DBHko ikasleek haurrekin Altxorraren bila jolasa egingo dute, 11:00etan hasita. Amaieran sari sorpresa emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!