Hondarribiako eliz-musika zikloan gaur, Eragiyok

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00
Eragiyok abesbatzak hasiko du eliz-musika zikloa.

39garren eliz-musika zikloa izango da gaurkoa eta arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera, plaza nagusian.

Gaurkoan, hasiera emango dio Astigarragako Eragiyok abesbatzak, Hondarribiako 39garren eliza-musika zikloari, herriko eliza nagusian, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Euskal Herriko eliz-musika ziklorik zaharrena da hain zuzen ere, eta Eskifaia Abesbatzak 1983tik urtez urte antolatzen duena. Aste Santu aurreko bi asteburuetan egiten den eta lau kontzertuz osatuta dagoen jaialdia da, eta bertatik pasa dira, Euskal Herriko eta nazioarteko maila altuko taldeak, hala nola Andra Mari Abesbatza, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Landarbaso, Voces Graves de Madrid, etabar. 

 

Bizente Goikoetxea omenduko du Eragiyok abesbatzak

Eragiyoken emanaldia, Bizente Goikoetxea arabarrari eskainia izango da: «Goikoetxea oinarrizko musikagilea izan zen XIX.mendearen amaiera eta XX.mendearen hasieran Motu proprio izenez ezagututako eliz-musikaren birsortze mugimenduan» azaldu du Astigarragako Eragiyok abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!