Jazarpen digitalari buruz, hitzaldia bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00

Azkeneko hitzaldia eskainiko dute bihar, haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako zikloaren barruan. Oraingoan, jazarpen digitalari buruz ariko dira, MacSonrisas taldeko Julen Linazasororen eskutik, 17:00etatik 18:45etara Erriberan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea: 943 33 50 64 edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!