Jazarpen digitalari buruz, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 00:00

Haurrei eta nerabeei zuzendutako hitzaldi zikloak aurrera jarraitzen du, eta etzi jazarpen digitalaren gaia landuko dute, Erriberan. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari eta 18:45ak aldera emango zaio amaiera. 'Zer da bortizkeria digitala?' Galdera horri tiraka, bortizkeria digitala nola ematen den ikusiko dute. Hala ere, hitzaldira bertaratzeko, beharrezkoa da izena ematea 943 33 50 64 telefonora deituta; edota euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!