Zoru pelbikoa eta haurdunaldiaren inguruko ezagutzan sakonduz tailerra antolatu dute Astigarragako Emakumeon Etxean. Emakumezkoei zuzendutako tailerra izango da: «Haurdun egon bazara, haurdun bazaude edo egoteko asmoa baduzu, zoru pelbikoaren tailer hau interesgarria izan daiteke zuretzat».
Martxoaren 23an egingo dute tailerra, 17:15etatik aurrera, Emakumeon Etxean bertan. Elebiduna eta doakoa izango da, eta jada zabaldu dute izena emateko epea; hiru modutara egin daiteke: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita, 648 41 71 57 telefonora deituta, edota Emakumeon Etxera bertaratuta (Kale Nagusia 23). Zalantzak eta galderak dituztenek helbide horietara idazteko aukera daukate.
Ohi bezala, erraztasunak jarri nahi izan dituzte Emakumeon Etxetik, eta aurrez abisatzen dutenentzat, haur zaintza zerbitzua jarriko dute.